Ostalaritza eta merkataritza arloan ezinegona adierazi du PSE-EEk
Duela urtebete inguru onartu zen arloko plan estrategikoan aurrerapausuak ez direla eman adierazi dute. Seriotasuna eskatu diote alkateari.
Duela urtebete, Errenteriako udal gobernuak merkataritza eta ostalaritzaren sustapenerako plan estrategikoa aurkeztu zuen. Bada, gaur PSE-EEk ezinegona adierazi du, urtebetean arlo horretan eman diren aurrerapausu gutxiengatik. Haien hitzetan, Merkataritza eta Ostalaritzaren Aholkularitza-Kontseilua onartu eta zortzi hilabete beranduago jarri zen martxan, eta hasieratik egin zion uko udal gobernuak oposizioak bertan parte-hartzeari. Antzeko egoera salatu du zaintzaileen udal ordenantzari dagokionean ere.
Isaac Palencia udal taldearen bozeramaileak, bada, seriotasuna eta inplikazio handiagoa eskatu dio alkateari, egoerari aurre egiteko.