Udalak eta Laurak Batek elkarrekin aztertuko dituzte topoaren obrak
Lehentasuntzat obren balizko albokalteak gutxitzea jo dute, baita herritarrek uneoro informazioa edukitzea ere.
Datorren asteetan zehar topoa lurperatzeko obrak hasiko dira. Hori dela-eta, Izaskun Gomez Pasaiako alkatea Laurak Bat merkataritza, ostalaritza zein zerbitzu elkartearekin bildu da. Aldebiko bileran gai ezberdinak jorratu dituzte: obrek eragin ditzaketen albo-kalteak ahal bezainbeste murriztea eta uneoro bai merkataritzako establezimenduekin bai bizilagunekin informazioa partekatzea jo dituzte lehentasuntzat, batik-bat. Are, alkateak bilera duela bi aste Ibaiondo pilotalekuan bizilagunekin egin zuen informazio-saioaren ondorio dela baieztatu du.
Bestetik, bileran zehar laurak Batek datozen hilabeteetarako aurreikusita dituen proiektuen berri eman dio udalari. Oro har, pasaitarrek ondasun eta zerbitzu ezberdinak modu irisgarriagoan kontsumitzeko egitasmoez jardun dute.