Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkura, asteartean
Bederatzi puntuz osatutako bilkura telematikoa izango da, eta publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez.
Udalbatzak ohiko Osoko Bilkura egingo du asteartean, hilak 22, arratsaldeko 18:30ean. Bederatzi puntuz osatutako bilkura telematikoa izango da, eta publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez.
Honakoa izango da jorratuko den gai zerrenda:
1. Udalbatzak 2022ko urtarrilaren 25ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion bideo akta, egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi ordezkarienak, 88. zenbakitik 347. zenbakira, biak barne, eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Berri eman: Udalaren eta bere entitate dependienteen 2021eko aurrekontuaren 4. hiruhilekoaren exekuzioa (likidazioa kitatzeke).
4. Kontuhartzailetzako txostenak.
5. Euskal Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa, Elkarrekin Errenteria udal taldeak sinatua, kontsumitzaile zaurgarrienen eskubideak babesteari buruzkoa.
6. Duintasuna elkarteak aurkeztutako mozioa, EH Bildu Errenteria-Orereta eta Elkarrekin Errenteria udal taldeek sinatua: Bankuak, gure kezkaren iturri.
7. Proposamena: 2022ko Ordenantza Fiskalen lehenengo aldaketa puntualaren onarpena.
8. Proposamena: Administrazio emakidako sisteman dauden hainbat garajetako garaje plazen prezioak eguneratzea (2022). Udal garajeen hainbat kanon eta prezio onartzea (2022).
9. Galderak eta eskaerak.