Bertso-bazkari musikatua antolatu du Bixi Bixik

Donibane Azkaratek jarriko dizkie gaiak Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariei. Musika, Eneko Sierra eta Beñat Antxustegiren esku.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, Donibaneko Bixi Bixi Elkarteak bertso bazkari musikatua antolatu du martxoaren 5erako (larunbata). Saioa 14:00etan hasiko da, elkartearen egoitzan.

Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal izango dira bertsolari gonbidatuak, eta Donibane Azkaratek jarriko dizkie gaiak. Eneko Sierra eta Beñat Antxustegik jarriko diete musika bat-bateko sorkuntzei.

Gonbidapenak dagoeneko eskura daitezke, bi modutan: Berezi okindegira hurbilduz edota Bixi Bixiko arduradunekin harremanetan jarriz, 667 72 21 44 telefonoaren bitartez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.