[Galeria] Galder Barbado eta Aitor Zelaiari elkartasuna adierazi diete ihoteetan
Gasteizko gazteei lau urteko kartzela zigorra ezarri zieten, eta Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaiaren zain daude. "Poliziaren muntaia" salatu dute.
Pasa den asteburuan ospatu dituzte ihoteak. Aldarrikapenerako tartea egon da festetan, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrak libre uztea eskatu baitute.
Iazko urtarrilean epaitu zituzten Barbado eta Zelaia, eta lau urteko zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Orain Espainiako Auzitegi Nagusiaren epaiaren zain daude.
Horren harira, kuestazioan, larunbat goizean, haien absoluzioa eskatu zuten Oiartzungo zortzi auzoetan. “Muntai poliziala” salatzea izan zen helburua.