Hirukidek bideo-aurkezpena egingo du eskualdeko familia ugarientzako
Oarsoaldeko kide ugariko familiei izan ditzaketen onura eta abantailak azalduko dizkiete, Zoom plataforma zein Youtuberen bitartez.
Hirukide elkarteak kide ugariko familiak ordezkatzen ditu. Mota horretako familiek izan ditzaketen onura eta abantailak azalduko dizkiete ostegunean Lezo, Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Pasaiako herritarrei. Elkartearen lanaren berri ere emango diete.
Hitzordua 19:00retan jarri dute, Zoom plataformaren bidez, eta Youtubetik ere jarraitu ahal izango da. Aurkezpen telematikoan izena eman nahi dutenek galdetegi hau bete beharko dute. Bestela, interesdunak Hirukiderekin e-posta bidez harremanetan jar daitezke.
Honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira:
- Ba al zenekien duela 5 urte familia ugariaren izaera handitu zela?
- Ba al zenekien NANa eta pasaportea egitea doakoa dela familia ugarientzat?
- Argiaren Bonu Sozialaren eta Bonu Sozial Termikoaren onurarako izan al zarete urte hauetan? Ba al dakizue lehen hiruhileko honetan jada badauden deskontuak handitu egin direla?
- Ba al zenekien familia ugariek gora egin dutela eszedentziengatiko eta lanaldi-murrizketengatiko laguntzetan?
- Ba al zenekiten Hirukidek deskontuak eta akordio bereziak dituela Euskadiko 1.100 inguru entitate eta dendarekin?
- Ba al zenekiten Hirukiden familia ugarientzako hobariak ditugula udal-zergetan?
- Jakinaren gainean al zaudete familia ugaria zaretela azken seme-alabak 21 urte bete arte, ikasteari uzten badio edo 26 urte ikasten jarraitzen badu eta/edo urteko OAEAP baino gutxiago kobratzen badu?