Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Landarbasok tailerra antolatu du Janis Liepinsekin

Mundu mailako koru eta orkestra zuzendari ospetsuenetako bat ekarriko du Landarbaso Abesbatzak asteburuan Errenteriara. Zenbait saio antolatu dituzte Liepinsekin, baina itxiak izango dira.

Maite Gartzia eta Iñaki Tolaretxipi Lekuona Fabrikan egin den agerraldian.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/02/23

Landarbaso Abesbatzak Janis Liepins koru eta orkestra zuzendari letoniar ospetsua gonbidatu du asteburu honetan Errenterian entsegu eta interpretazio tekniken tailer bat egiteko.

Gaur goizean Lekuona Fabrikan eginiko agerraldian, Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso Abesbatzako zuzendariak aipatu dute saio horiek Landarbasoko egoitzan eta Niessen Kulturgunean egingo direla ostiraletik igandera, eta publikora itxiak izango direla. Tailerretan Baltikoko konpositoreen musika osorik landuko da, hau da, Estonia, Letonia eta Lituaniako herrialdeetako konpositoreen musikarekin ariko dira. Saio horietarako aukeratutako errepertorioa ondo ezagutzen du Liepinsek, izan ere, nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan arrakasta handia izan du obra horiekin. Arvo Part, Eric Esenvalds, Richar Dubra eta Jekabs Janceviskis dira tailerretarako aukeratu diren konpositoreen obrak.

Landarbaso Abesbatzak hilabeteak daramatza programa hori lantzen. Nahiz eta tailerra urtarrilerako programatua egon, osasun egoerak asteburu honetara atzeratzea derrigortu die antolatzaileei. Liepinsek agenda beteta badu ere, herrira etortzeko izan duen prestutasuna goraipatu nahi izan du Tolaretxipik.

Landarbaso Abesbatzak urteak daramatza munduko zuzendari handiekin tailer propioak antolatzen. 2012an Maris Simaris letoniarra etorri zen; 2014an Landarbasok Rigan Janis Liepinsekin egin zuen lan; eta 2018an Alexander Vatsec ukrainiarra etorri zen Errenteriara. Horrez gain, 2008tik 2010era Dina Grosberger austriarrak kantu klaseak eman zituen, eta 2010ean Helen Larson suediarrak ahots eta arnasketa teknikak landu zituen Landarbasoko egoitzan.

Era berean, Errenteriako abesbatzak bertako irakasle onak ere izan dituztela zehaztu dute, hala nola, Jasone Alba entsegu estetikaren eta gorputz adierazpenaren esparruan, eta Jorge Pacheco erritmoa eta bodyperkusioaren lanketan.

Janis Liepinsen ibilbidea

2019tik, Liepins Alemaniako Nationaltheater Mannheimeko zuzendari titularra da. Letoniako Opera eta Ballet Nazionalean ere zuzendari ohikoa da 2014tik. Zuzendari gonbidatu gisa lanean aritu izan da Errusiako Orkestra Sinfoniko Nazionalarekin eta Letoniako orkestra profesional nagusiekin. Tolaretxipik aitortu du une historikoa dela abesbatza taldearentzat, askok baitiote Liepins munduko konpositore onenetakoa dela.

Konpositore letoniarra Kamer gazte abesbatzaren zuzendari artistiko eta zuzendari nagusia izan zen 2012 eta 2018 urteen artean. 2013an, Letoniako musikariei ematen zaien saririk garrantzitsuena lortu zuen: Musikaren Sari Nagusia eman zioten artista gazte onena bezala. Dienaren Kulturako Urteko Sari bat ere jaso zuen, Letoniako handiena.

Kamerren zuzendari titular gisa, abesbatza lehen sariak lortzera eraman zuen Arezzoko Europako Abesbatza Sari Nagusian 2013an; Helsinkiko Harald Andersen Ganbera Abesbatzen V. Nazioarteko Lehiaketan 2016an; Takarazuka Ganbera Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan 2016an; Habanako Ganbera Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan 2016an; eta Torreviejako Polifonia Lehiaketan 2017an.

Liepinsek ere zenbait adierazpen egin ditu Errenteriara egingo duen bisitaz: “Niretzako ohore handi bat da Landarbaso Abesbatzarekin lan egitea. Kamer abesbatzaren eta nire lagun musikalak izan dira denbora askoan. Kamerren duela hamabost urte lanean hasi nintzenetik ezagutzen ditut. Euskal Herrian ere, Tolosako lehiaketa famatua beti izan da nire eta Kamerren historiako une garrantzitsu bat. Sentimendu hunkigarri bat da niretzako herrialde eder hau bisitatzea, lagunekin elkartzea eta denek batera musika egitea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.