2022/2/23

San Juango batelerek ez dute parte hartuko 2022ko traineru denboraldian

"Gutxieneko bermeekin" arraunlari taldea osatu ezinagatik, arrosen emakumezkoen trainerurik ez du uretaratuko aurten San Juan-Koxtapek.

Pasaian inauteriak ospatzeko egitarauak, barrutiz barruti

Neurri batean edo bestean, udalerriko lau barrutietan ospatuko dituzte aurten inauteriak. Hiru gai adostu dituzte: Afrika, Netflix eta musika.

Landarbasok tailerra antolatu du Janis Liepinsekin

Mundu mailako koru eta orkestra zuzendari ospetsuenetako bat ekarriko du Landarbaso Abesbatzak asteburuan Errenteriara. Zenbait saio antolatu dituzte Liepinsekin, baina itxiak izango dira.

Mikel del Val
kulturgintza sarea oiartzun

Herriko kultur eragileak datorren asteazkenean elkartuko dira

Oiartzungo kulturgintzaren artikulazioari eta saretzeari bultzada emateko gogoeta prozesu egin zuten iaz. Talde eragileak egindako bidea azalduko dute.

Share proiektua 2023an iritsiko da Errenteriara

Errenteria-Oreretako Udala Afrikako eta Europako hainbat eragilerekin batera dago elkarlanean. Helburua da bi kontinente horien arteko ezagutzak eta esperientzia trukeak sustatzea.

Mikel del Val
intxaurrondoa

Hil direnak gogorarazteko ekitaldirako ideia bila ari dira

Iaz landatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emandako intxaurrondoa, Ibargain parkean. Aurtengo ekitaldia martxoaren 19an izango da.

Zutik, Etxeberria, Arizmendi, Toledo epailea, Zubeldia eta Linazasoro. Makurtuta, Esoain, Zubillaga, Larburu eta Artola

Denetariko emaitzak izan dira oiartzuarrentzat pala txapelketan

Arizmendi oiartzuarrak bere partida irabazi du, eta hurrengo kanporaketarako sailkatu da. Hiru jardunaldi falta dira ligaxka bukatzeko.

Harpidetza kanpainarako komertzial deialdia

OARSO BIDASOKO HITZAk komertziala behar du harpidetza kanpainarako.

Gehiago