Pasaian inauteriak ospatzeko egitarauak, barrutiz barruti

Neurri batean edo bestean, udalerriko lau barrutietan ospatuko dituzte aurten inauteriak. Hiru gai adostu dituzte: Afrika, Netflix eta musika.

Donibaneko 2018ko inauterietako artxiboko irudia. Aurtengo gaia Afrika izango dute.

Aurten bai. Urtebeteko geldialdiaren ostean, bueltan dira inauteriak, eta haiekin, kolorez beteriko -nahiz eta egoera epidemiologikoak baldintzaturiko- egitarauak ere. Neurri batean edo bestean, lau barrutietan ospatuko dituzte jaiak; jarraian, gaurdaino San Pedro, Antxo, Donibane eta Trintxerpeko herri eragileek iragarri dutena:

  • San Pedroko Inauteriak. Gaia: librea.
  • Larunbatean:
    • 11:00etan, haurrentzako tailerra, plazan. (Oharra: nork bere buruarina eta gurasoen kamiseta handia eraman beharko du). Ondoren, kalejira aterako da frontoira arte eta, azkenik, “sorpresa”.
    • 14:30ean, helduentzako bazkaria Antxeta eta Begihaundin.
    • 15:00etan, haurrentzako bazkaria Antxetan. Prezioa: 6 euro.
    • 18:30ean, “denak frontoira!”.
    • (Oharra: bazkarietara joateko txartelak gaur arte egongo dira salgai, establezimendu horietan bertan).
  • Antxoko Inauteriak. Gaia: Netflix.
  • Larunbatean:
    • 18:30ean karropoteoa eta mozorro desfilea Antxoko kaleetan barrena.
  • Trintxerpeko Inauteriak. Gaia: musika.
  • Donibaneko Inauteriak. Gaia: Afrika.
    • Osasun neurriak bermatze aldera, jaiaren ospakizuna atzeratzea erabaki dute sanjuandarrek. Oraindik ez dute informaziorik aurreratu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.