San Juan-Koxtapeko Kudeaketa Batzordeak gaur bertan eman du aditzera Batelerak ontzia ezingo dutela uretaratu 2022ko arraun denboraldian, taldea “gutxieneko berme batzuekin” osatu ezinagatik.
Ligak eskatzen duen etxeko arraunlarien kupoa bete ezin dutela adierazi dute arduradunek, eta beraz, batelerak ez direla aurten norgehiagokan ariko. Hurrengo denboraldira begira jarrita dira jada, egoera hau errepika dadin ekiditeko: “Gogoz hasi gara lanean traineru arrosa lehenbailehen uretan ikusteko”.
Iragarpena probestu nahi izan dute sanjuandarrek babesleei eskerrona adierazteko Koteli Perez eta Juanjo Etxarte entrenatzaileei, Lapurdi Elkarteari eta Pasaiako Udalari nahiz klubaren beste babesleei ere. Protagonistak ez dituzte ahaztu: “Eskerrak eman nahi dizkiegu trainerua uretara ateratzeko gogor entrenatzen egon diren arraunlariei, egindako ahaleginak gure elkartean saririk izan ez badu ere, ziur gaude beren kirol eta giza balioa erakutsiko dutela denboraldi honetarako ateak ireki dizkien taldean”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.