Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Amak protagonista dituzten 25 narrazio sortu ditu Labandibarrek

'Amez' liburua aurkeztu du gaur. Alberdaniarekin publikatu du narratibako laugarren liburu hori; 25 piezek amak dituzte ardatz, modu ezberdinez bizitakoak.

goiatz labandibar amez Goiatz Labandibar, gaurko aurkezpenean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/02/24

Goiatz Labandibarrek Amez liburua aurkeztu du gaur. Bere uzta narratiboko laugarrena du, eta aurrekoa bezala, Alberdania argitaletxearekin publikatu du.

Jorge Gimenez Bech editorearen arabera, Amez-ek baditu “deigarriak” egin zaizkion hainbat ezaugarri. Alde batetik, Labandibarren apustuaren “seriotasuna”. Bestetik, ahots propioaren lanketa. “Idazle handi baten bereizgarria da hori. 25 narrazioen emaitza umotua da”, gaineratu du.

Horrez gain, idazle oiartzuarrak amatasun ereduak jorratzeko “ausardia” txalotu du. “Badirudi argazki kamera batekin idazten duela. Deskripzioez gain, giroa ere islatzen da bere narrazioetan”. Elementuen urritasuna —”minimalismo deitu gabe”— ere goraipatu du Gimenezek. “Gehiegi zabaltzen ari den joerari aurre egiten dio Goiatzek [Labandibarrek]. Ezer ez esateko ez dagoenean, farfailaz betetzea da joera”.

Ama on eredua, ezbaian

Labandibarren iritziz, gizartean badago irudipena “ama bat ama besterik ez dela”. Horregatik, amengandik espero ez direnak azaleratzeko lana egin du bere liburuan. Argi utzi dute ez dela “literaturarekin mozorrotutako saiakera”. Gainera, amei buruz asko idatzi ez dela uste du Amez-en egileak, eta gaur aurkeztu duen lanean “ama on eredu monolitikotik” urrundu nahi du irakurlea, beste mota bateko amak fikziora eramanez.

Aurreko lanetan ez bezala, modu kontzientean hartutako erabakia izan da narrazio bakoitza ama baten —edo batzuen— inguruan ardaztea. Kontraesanak islatu eta arketipoak ostikatu ditu. “Ahots diferenteak hartu ditut, baita ikuspuntu ezberdinak ere. Horrekin jolastu dut”, esan du Labandibarrek.

Kontakizunak gai beraren gainean oinarrituta egoteak “beldur” bat izan du oiartzuarrak: “errepikakorra” izatearena. “Estrategiak hartu ditut gerta ez zedin. Irakurri duen jendeak esan dit ez dela errepikakor geratu”.

Contra los hijos

Labandibarrek aitortu ez duela seme-alabarik, ez dela bizipen pertsonaletik hasi. “Gai honi heltzeko ideia lotuago egon da ama izateko modu ezberdin horietatik abiatzea”.

Liburu bat aipatu du abiapuntu gisa: Lina Maria Meruane Bozaren Contra los hijos. “Liburu horrek amatasunari buruz nuen iritzia birpentsarazi zidan, eta beste ikuspuntu bat eman”.

Ama ona edo txarra izatea “eraikuntza soziala” dela esan du, eta berak ez dituela amak epaitu liburuaren bitartez. “Oso humanoak gara, eta dena ongi ezin egiteak sortzen ditu frustrazioak”, gaineratu du.

Liburuaren bukaeran zerrenda bat gehitu du, AMAndreak izenekoa. 11 liburu agertzen dira, guztiak emakumeenak, eta Labandibarrek azaldu duenez, lagungarri izan dira, modu batera edo bestera, Amez sortzerako orduan. “Nire burua irakurletzat dut, idazletzat baino lehenago. Gauzak ez dira zerotik sortzen, bada aitortza modu bat inspirazio iturri edo akuilu izan direnentzat”.

Kuriositate gisa, liburuaren azala zentsuratu dute Facebook eta Instagramek. Tizianoren Venus ispiluakoa margolana agertzen da, eta Meta multinazionalaren ustez, material lizuna da. Guztia algoritmoen eskuetan uzteak duen arriskuen beste adibide bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.