Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IRITZI EMAILEAK. GARAZI UGALDE PIKABEA. LEZO.

Atzera begirakoa

Lezo
Orokorra
2022/02/24
Garazi Ugalde Pikabea

Zeri eusten ote diogu irmo eta zer galdu ote dugu bidean? Hitz hauekintxe abiatuko dut aurtengo artikulu segida. Gerora etorriko dira, akaso, ezusteko gertakizunek markatutako lerroak, bitxikeriak edota azaleratu beharreko gai deserosoak. Lehenengo honetan, ordea, atzera egiteko bulkada etorri zait, flashback baten indar geldiezina, atzera begiratzea ezinbestekoa baita aurrera egin ahal izateko.

Efemeride zital baten modura harrapatuko gaitu aurki orain bi urteko xalotasunak. Auskalo une jakin hartan zer pentsamenduren zurrunbilotan ote zenbiltzan galduta, zer lan edo liburu ote zenuen esku artean. Orain, atzera begira, ekaitz aurreko usainezkoa gogoratzen dut nik 2020ko otsail hura, guztia lehertu aurreko baretasun susmagarri batek hartua.

Uste dut garaitsu hartan Urbiako gailurretan ibili nintzela ahizparekin, ardo zaporeko ostiral gau bat luzatu genuela lagunartean Gasteizen, eta ez nuela negu hondarrerako hura baino asmo handinahiagorik. Orduko agendak dio, bestalde, mediku kontsulta pare bat ere izan nituela aste haietan –larritasun berezirik gabeak–, ez nuela kalerik egin auzoko asteroko bileretara, eta antzezlan bat ikusi nuela herrian iluntze batez. Hura bai normaltasuna.

Kontua da artean ez zuk ez nik ez geniola trazarik hartzen etortzeko zegoenari. Lerroburuek iragartzen ziguten mundu mailako osasun larrialdi baten atarian ginela, baina urruneko haize haiek ez genituen hartu bizimodua irauliko ziguten mehatxutzat. Finean, hilabete hura azken urteetako lehorrenetarikoa ari zen izaten gurean, eta igandean eguraldi goxoa egingo zuen Jaizkibelgo lasterketa ikustera joateko edo eguna Iparraldeko kostan emateko. Aski genuela arnastearekin, alegia, eta halaxe genbiltzan axolagabe egunerokotasunaren gurpilean, aisialdi eskasean askatasun bila, ospakizun jendetsuetan, Aste Santuko oporretako bidaia gogoan, konspirazio isiletan…

Ordutik hona, askotan hartu izan nau izu-ikarak gauetan. Lozorroan irudikatu izan dut film distopiko batean kokatzen gintuela anaia begihandiren batek, guztia broma txar bat balitz bezala, edo are lezio bat, naturaz gaindikoa, gogorarazteko ez garela –usteak gorabehera– planeta kontrolpean duen zibilizazio ahalguztiduna, ezpada hura suntsitzen ari den giza talde galkor bat. Lozorroaren makurra.

Bi urte joan zaizkigu irudikatu ezin genuen salbuespen egoera batean. Salbuespen egoeran jarri ditugu emozioak, tribuaren beharra, osasun mentala, gu eta gutarrak. Beratzen utzi behar izan ditugu etorkizun hurbileko asmo asko eta asko; ilusioak herren, bizipozak hankamotz. Zalantzaren putzura erori zaizkigu zenbait pribilegio, eta, aldi berean, ezinbestekoa denari neurria hartzen ikasi dugu. Modu berriak bilatu ditugu hersturaren erdian: nola elkartu, nola zaindu ondokoa, nola berrasmatu geure burua amildegitik behera ez erortzeko. Nork bere arrakalak habitatu behar izan ditu bizirauteko, beldurrari men eginez batzuetan, alternatiba bila beste zenbaitetan.

Onar dezagun saihets bat ere higatu digula iragan denbora honek. Pilatu ditugu zimur batzuk azalean, eta, horietan, bizitza ihesi doakigun sentipen latza. Azkar eta eraginkor bizitzera ohituta ginen hauek nola ulertu dugun, azkenerako, zein den denboraren berezko neurria. Denbora ez baita inoiz eta inorentzat alferrik pasatzen. Lozorro honetan ere ikasiko ahal genuen zer edo zer, aurrera begira jartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.