Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IRITZI EMAILEAK. OLATZ MITXELENA LARRETA. OIARTZUN.

Zientziaren baldintzak

Oiartzun
Orokorra
2022/02/24
Olatz Mitxelena Larreta

Ezagutza ez da hutsetik abiatzen eta ez du itsu-itsuan egiten aurrera. Zientziak, ezagutzak, abiapuntu bat izaten du, begirada bat, metodologia jakin bat, helburu bat. Istripuz edo ezustean egindako aurkikuntzak izan badira, noski. Helburu jakin bati begira ikertzen hasi eta ezustean beste zerbait frogatu dutenak: penizilina, mikrouhin labea, sakarina, x izpiak, post-it-ak… Baina begiradak baldintzatzen du zientziaren garapena metodoak, helburuek eta bestelako baldintzek egiten duten bezala. Horretaz gainera, ikerketa guztiek ez dute lortzen aurrera egin ahal izateko finantziazioa; erabaki egiten da zein hipotesiri emango zaizkion frogatzeko eta, hortaz, teoria bihurtzeko baliabideak; eta berdin alderantziz: erabaki egiten da zein hipotesiri ez zaion emango frogatzeko eta, hortaz, teoria bihurtzeko biderik. Interesgarria bezain interesatua da zientziaren bilakaera.

Zenbait ezagutza lortzeko jarritako helburuek, erabilitako metodologiek, baliatutako finantzabideek ertz ilunak eta gaitzesgarriak izan ditzaketen arren, ezinbestean onartu beharreko kontua da gizakiak bere begiradatik, bere egiteko moduetatik eta eskura dituen bideetatik ezagutzen duela. Mikroskopioak ahalbidetu zuen, XX. mende hasieran eta ez lehenago, neuronak bistaratzea eta horietan ikertzen jarraitzea. Txerto ugari lortu dira oso denbora gutxian COVID-19ari aurre egiteko, besteak bestek, baliabide ekonomiko ugari jarri direlako hori hala izan zedin. Alabaina, zalantza dut jendartean zenbateraino dagoen barneratuta zientzian subjektibitateak (begiradak, helburuak, finantziazioak…) duen pisua eta lekua. Esango nuke (erabat?) neutraltzat eta objektibotzat duela jende askok. Eta badakigu neutroak eta objektiboak zer forma eta kolore izaten duen gurean: mendebaldarra, zuria, gizonezkoa.

Ezagutzaren baldintza subjektibo hori interesgarria eta aberasgarria ere bada, gainera: ikuspuntu aniztasunak errealitatearen aniztasuna hobeto islatzen laguntzen du. Duela egun batzuk Emakume eta Neska Zientzialariaren eguna izan da, hain zuzen, aldarrikatzeko emakumeak zientzian egin duen bidea eta izan behar duen lekua. Garrantzitsua baita, alde batetik, emakumeak ikusgarri egitea eta datozen belaunaldientzako erreferente izatea, eta, bestetik, ikuspegi aniztasunaren mesedetan, zientziaren esparruan ere emakumeek lekua izatea. Aipatu berri dudan COVID-19ari aurre egiteko txertoa jarri nahi dut adibide. Hainbat emakumek aldaketak sumatu dituzte hilerokoan, txertoa hartu ondoren: atzeratzea, jario ugariagoa izatea, egun gehiagoz luzatzea, min handiagoa sentitzea… Txertoen albo-kalteen artean, ordea, ez da aipatzen halako ondoriorik. Ez delako ikertu. Ez delako kontuan hartu munduko biztanleen erditsuari eragin liezaiokeen puntu horretan.

Jendartearen isla da ezagutza; gizakiaren ekoizpena da ikerketa zientifikoa. Eta, oraindik ere, jendartean eta zientzian ikusezina da emakumea eta, are ikusezinagoa, hilerokoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.