Ibargain parkeko bidexkak konpontzen hasi dira
Lanak egin bitartean, Ibargain parkeko hiru pasabideak itxita egongo dira. Dena ondo bidean, datorren asteazkenean irekiko dute oinezkoentzako.
Ibargain parkeko bidexkak berritzeko lanak egiten ari dira, Oiartzungo Udalak jakinarazi. Bideak berriz asfaltatuko direla zehaztu dute. Udalak 31.891,60 euro bideratuko dituzte.
Lanak egin bitartean, Ibargain parkeko hiru pasabideak itxita egongo direla ohartarazi dute. Alegia, Erriberenetik, Kontzejuatzetik eta Elizalde eskola ondoko pasabidetik ezingo da pasa.
Aurreikuspenen arabera, datorren asteazkenean bukatuko dira lanak. Bukatzerakoan, oinezkoek pasatzeko aukera izango dute.