[Galeria] Pasaia-Lezo Lizeoko Trapujale festa, iruditan
Udaletxetik abiatu eta Lezoko kaleak musika eta dantzaz josi dituzte trapujaleek. Ikastolan bukatu dute jaia, txikienekin.
Iaz egin ezin izan zutena gogo bikoitzez egin dute aurten: Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Lezoko kaleak musika eta dantzaz bete dituzte, trapuz egindako jantziekin.
LH 6koak udaletxeko plazan elkartu dira, eta dantzaren erritmora abiatu dira bertatik ikastolara. Han goian txikienekin bat egin dute Trapujale festan, eta bueltako bidean geldialdia egin dute Saldisen, azken dantzak eta talde argazkia egiteko.
Honakoak, gaurko goiz eguzkitsuan Pasaia-Lezo Lizeoko eta Haurtxo Haur Eskolako ikasleek utziriko zenbait irudi: