2022/2/25

[Galeria] Orereta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek ere herria girotu dute arratsaldez

Koldo Mitxelena plazatik abiatu dira, eta Zumardiaraino heldu dira 3 eta 5 urteko ikasleak. Olinpiadak izan dituzte Inauterietako gai.

[Galeria] Lezo Institutuko ikasleen mozorro desfilea

Eurek sorturiko melodiak jo nahiz dantzatuz girotu dute inauterietako lehen goiza. Eguzkia lagun, orotariko pertsonaiek hartu dute Lezo.

[Galeria] Pasaia-Lezo Lizeoko Trapujale festa, iruditan

Udaletxetik abiatu eta Lezoko kaleak musika eta dantzaz josi dituzte trapujaleek. Ikastolan bukatu dute jaia, txikienekin.

[Galeria] Koldo Mitxelenako ikasleek herriko kaleak girotu dituzte

Joko Olinpikoen gaia ardatz izanik, ikastetxeko ikasleak herrian barrena murgildu dira sortu duten Inauterietako dantza herritarrei erakusteko.

Mikel del Val

EH Bildu: 'Jaizkibelgo ura Añarberi emateko erabakia erdi ezkutuan hartu da'

Asteazkeneko gertakariak salatu ditu udal taldeak. Hartutako erabakiaren aurrean, egin zituen hiru proposamenak atzera bota izana arbuiatu du.

ane garmendia irastorza
Ane Garmendia Irastorza. ‘Irabazi arte’-ko aktorea

"Horrelako telesailak beharrezkoak dira, gauzak aldatzeko"

Gaur emango dute, ETB1en, telesailaren hirugarren atala. Oztopoak gaindituz futbol taldea sortu duten neskak dira protagonista. Garmendiak Itsasoren papera jokatzen du; berak bizi izan duenaren antzeko rola du.

Ideia, aurtengo Herri Urratserako logoak eman zien.

Lokarriak lotutako ‘itzulera’ izango du Herri Urratsek

Aurten bai, Herri Urratsek bere izaera berreskuratuko du. Senperen kolegio bat eraikitzeko dirua biltzea da edizio honen xedea, eta maiatzeko festa egunaz gain, kanpaina bat abiatuko dute martxoaren 1ean.

MIKEL ETA ANDER ARAMENDI. KORRIKALARIAK.

[Elkarrizketa] «Oraingoz gozatzen ari gara, beraz, atletismoan segituko dugu»

16 urterekin, atletismoaren munduan historia egiten ari dira biki sanjuandarrak. Bi aste barru munta handiko erronka izango dute: 2022ko Espainiako Kros Txapelketan Euskal Selezioaren sei ordezkarietako bi izango dira Aramendi anaiak.

[Galeria] Zirikatzen hasi dituzte Inauteriak

Azeri Dantzarekin eman zieten hasiera atzo errenteriarrek Inauteriei. Txiki zein heldu, bihurrikerietan aritu ziren herriko kale eta plazetatik.

zuhaitz eguna oiartzun

Zuhaitz Eguna aurten herrigunean egingo dute

Martxoaren 6an egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna. Altzibar auzoko Kaleberrian bertako platanondoak landatuko dituzte. Familia giroan egin nahi dute.

saskibaloia

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-02-25)

Inauteriak direla eta, talde batzuek atseden hartuko dute asteburuan. Oiartzungo Saskilagunen nesken taldeak bi partida jokatuko ditu.

Velascoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketaren emaitzak

Udalak argitara atera ditu joan den asteazkenean egindako zozketaren emaitzak. Esleipenak behin-behinekoak dira, Etxebidek onetsi behar ditu.

Osasuna eta elektromagnetismoa hizpide, datorren martxoaren 3an

Lezoko Hausnarketa Taldeak Asier Arregi nekazaritza ingeniaria gonbidatu du. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan finkatu dute, Gezalan.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-02-25)

Inauteriek, jai giroaz gain, atsedena dakarte kirol lehiaketa gehienetara. Asteburuan futbola izango da nagusi, eta Touringeko mutilak olatuaren gainean jarraitzen saiatuko dira.

Mikel del Val

Igandean, Ilunbe Musika Bandaren emanaldia

Eguerditik aurrera, Alde Zaharretik eta Boulevardean barrena arituko dira 'Jardineros de Eskola' konpartsarekin batera.

Hemen da 'Berpiztu Talentu Teknologikoa eta Digitala' programa

Eremu teknologiko eta digitalean eskualdeko enpresek talentua erakarri eta enplegagarritasuna hobetzeko jarriko da martxan.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2022-02-25)

Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan, eta horien erdia izango da Madalensoron jokatuko dituztenak.

Gehiago