[Galeria] Orereta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek ere herria girotu dute arratsaldez

Koldo Mitxelena plazatik abiatu dira, eta Zumardiaraino heldu dira 3 eta 5 urteko ikasleak. Olinpiadak izan dituzte Inauterietako gai.

Desfilean aritu dira Orereta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak.

Errenteriako 2022ko inauterietako gaiari men eginez, Olinpiar jokoetako kirolariz mozorrotuta arratsaldeko 15:00etan ekin diote Orereta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek desfileari. Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, zaldun, igerilari edota palistez mozorrotutako umeek Errenteriako kaleak zeharkatu dituzte Zumardiaraino.

Hona hemen arratsalde girotuak utzi dizkigun zenbait argazki:

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.