Osasuna eta elektromagnetismoa hizpide, datorren martxoaren 3an
Lezoko Hausnarketa Taldeak Asier Arregi nekazaritza ingeniaria gonbidatu du. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan finkatu dute, Gezalan.
Datorren martxoaren 3an, ostegunean, Lezoko Hausnarketa Taldeak hitzaldia antolatu du. Asier Arregi nekazaritza ingeniaria eta uhin elektromagnetikoen adituak gizarte garaikidean eta 5Garen garaian uhin elektromagnetikoek osasunean eta egunerokoan eduki dezaketen eraginak azalduko ditu. Besteak beste, uhin mota eta eragin ezberdinez, 5Gaz edota higiene elektromagnetikoaz jardungo du Lau-Buru Teknologia taldeko zuzendariak. Izan ere, Lehen pertsonan bizi izan zuen elektrosentikortasuna, eta horrek bultzatu zuen Arregi gaiaren inguruan ikertzera.
Hitzordua arratsaldeko 18:00etan finkatu dute, Lezoko Gezala auditoriumean. Hitzaldiaren kartela, hemen sakatuta.