Heltak eskulanak erakutsiko ditu Ikasle Gelan
Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairua erakutsiko dituzte lanak. Larunbatetik aurrera bi astez itxita egongo da ikasketa gela.
Helduen Tailerrek (Helta) garai honetan egin ohi dituzte erakusketak. Aurtengoa martxoaren 5etik—datorren larunbata— hil horren 12ra izango da.
Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan erakutsiko dituzte aurtengo ikasturtean egin dituzten eskulanak. Beraz, Ikasle Gela izena duenak beste funtzio batzuk beteko ditu.
Hilaren 12an (larunbata), 15:00etatik aurrera berriro ere erabili ahal izango da Ikasle Gela, ohiko ordutegian: 22:00ak arte.
Bibliotekako beheko aretoaren ohiko ordutegia 09:00etatik 22:00etara da.