Oiarpekoek bi finaletarako txartelak lortu dituzte
Gaztetxoen Euskal Herriko kluben liga txapelketako azkeneko partida jokatuko dute Etxeberria eta Leonetek. Etxeberriak ere, Zizurren aurrera.
Oihan Etxeberria eta Leonetek osatzen duten bikoteak Euskal Herriko Kluben Ligako finalera iristea lortu zuten pasa den ostiralean, Madalensoron.
Garaipen erraza lortu zuten oiartzuarrek, Ilunpe klubeko bikoteari 22-3 irabazita. Ez da Etxeberriak asteburuan lortu duen finalerako pase bakarra.
Larunbat arratsaldean Zizur Nagusiko (Nafarroa) lau t’erdiko txapelketako finalerdia jokatu zuen, LAPKEko Oier Ibarluzearen kontra. Garaipen hori estuagoa izan zen, bi tantogatik gailendu baitzen oiartzuarra.
Norgehiagoka horiek kontuan hartuta, saldoa positiboa izan da oiartzuarrentzat, bederatzi partidatik bostetan nagusitu baitira.
Emaitza guztiak ikus daitezke esteka honetan klik eginda.