Gerraren aurkako kontzentrazioa babestu du Elkarrekin Podemos-IUk
Ukrainari elkartasuna adierazteko ostegunean, Alamedan, 19:00ean dagoen deialdira joateko eskatu die herritarrei.
Ukrainaren alde elkartasuna adierazteko eta gerraren aurka Errenteria-Oreretan deituta dagoen kontzentraziora joateko deia egin du Elkarrekin Podemos-IUk. Elkarretaratzea ostegunean, hilak 3an, izango da, 19:00etan Gamon Zumardian. Ukrainaren aurkako eraso militarrari amaiera emateko eskatu dio Errusiari ezkerreko koalizioak. Bide berean, egon daitezkeen asilo eskaerei baiezko erantzuna ematea eskatu die instituzioei.