Antzerkia eta websaila Korrikari hasiera emateko
Lehenengo bi ekitaldiak hilaren 6an eta 7an izango dira.
Belarri bero bai esan? websaila Reina Aretoan emitituko da. Korrikako egitaraua aste honetan hasiko da Errenteria-Oreretan. Lehenengo aktibitatea hilaren 6an, igandean, izango da, eta umeei zuzendua dago. Elkartasun Jantokia izena du, eta Niessen Aretoan 17:30ean egingo den antzerkia da. Online bidezko sarrerak agortuta daude dagoeneko, baina oraindik badago Xenpelar AEK euskaltegira gerturatzea sarrerak eskuratzeko. Korrika laguntzaileentzat doakoak dira sarrerak, gainontzekoentzat prezioa 3 eurokoa da.
Bestetik, martxoaren 7an, astelehena, Belarri bero bai esan? websaila emitituko da Reina Aretoan 18:30ean. Lanak umorea eta sexualitatea du hizpide ikuspegi feminista batetik. Sarrera librea da.
