Karen Muñozek 'Azken tragoa' mikroantzezlana eskainiko du
Sortzaile oiartzuarrak antzezlanaren launa saio eskainiko ditu hilaren 18an eta 19an. Sarrerak salgai daude Kastro tabernan.
Karen Muñoz Etxebestek mikroantzerki saioak antolatu ditu hilaren 18rako eta 19rako (ostirala eta larunbata). Urdinola-Arizmendienean eskainiko du Azken tragoa izeneko mikroantzerki pieza. Bi egunetako saioak 18:30ean, 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan izango dira.
Sarrerak salgai daudela jakinarazi du sortzaile oiartzuarrak, Kastro tabernan. Bi euroko prezioa izango dute sarrerek, eta jakinarazi du pase bakoitzeko hamar pertsona sartuko direla, gehienez.