'Birziklapen totemak' kanpaina Lezora eta Oiartzunera heldu da
Herritarrak kontzientziatzea eta birziklapena bultzatzea da egitasmoaren helburu nagusia.
San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidrok antolatu duten ‘Birziklatu! Birziklapen totemak’ kanpaina aurkeztu dute gaur Lezon. Aurkezpenean mankomunitateko presidentea den Loreto Osa eta Jesus Martiarena Lezoko alkatea egon dira, baita Joxean Sanchez Lezoko Ingurumen zinegotzia eta Miguel Angel Sanchez Lezoko Udaleko ordezkaria San Markos Mankomunitatean ere. Abenduan martxan jarri zen egitasmoa Lezora eta Oiartzunera heldu da dagoeneko. Astelehenean eman zioten hasiera egitasmoari aipatutako udalerrietan, eta hilaren 22ra arte mantenduko da.
Kanpainaren helburu nagusia herritarrak kontzientziatzea da. Birziklatzearen kultura sustatzea eta hondakinak eta ontziak behar bezala bereiztea lortu nahi da. Horretarako, informazio grafiko eta erakargarria erabilita, koadriptikoen bidez bizilagunak sentsibilizatu eta informatu nahi dituzte. Lezon lau totem ezarriko dira bi kokaleku ezberdinetan; Oiartzunen, aldiz, sei totem jarriko dira hiru gune ezberdinetan.