Banketxeen arreta eskasa salatzeko kontzentrazioa deitu du Duintasunak
Ohikoa izaten den bezala, hilaren lehenengo astelehenean egingo dute kontzentrazioa.
Duintasunak bere hileroko kontzentrazioarekin jarraitzen du. Hurrengo astelehenean, pentsio duinak aldarrikatzeaz gain, banketxeek azken urtetan ematen duten arreta eskasa salatuko dute. Bide berean, Errenteria-Oreretako udalean mozioa aurkeztuko dute, pertsona helduek banketxeen partetik jasaten duten mespretxua salatzeko.
Jubilatuen eta pentsionisten taldeak ordutegien murrizketak, hilerak, sukurtsalen itxierak eta hainbat komisioen ordainketak salatzen dituzte, eta astelehenean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan 11:30tan egingo duten kontzentraziora batzera deitu ditu herritarrak.