Pala txapelketako hurrengo fasea argitzen ari da
Giriziak antolatzen duen txapelketako bost partida jokatu dituzte asteburuan. Oreretako bikote batek txartela lortu du kanporaketetarako.
Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketako ligaxkak argitzen ari dira. Pasa den asteburuan bost partida jokatu zituzten, bi lehenengo mailakoak, beste bi bigarrenekoak eta bosgarrena hirugarren mailakoa.
Errenteria-Oreretako Arruabarrena anaiek erraz irabazi zieten Carrera eta Otxoa pasaitar beteranoei. Datorren faserako sailkapenerako urrats garrantzitsua izan da.
Oarsoaldeko herriko beste bikote batek sailkapena lortu du, Bigarren Mailan, Barbulo donostiarrari eta Etxebeste irundarrari irabazi ondoren.
Lehen Mailan berriz, Salaberriak eta Huegun donostiarrek erraz irabazi zioten Belarrik eta Seoanek bizkaitarrek osatzen duten bikoteari. Aurten ere faborito direla erakusten ari dira.
Lehen Mailako beste partiduan, Arriaga eta Garalde bizkaitarrak faboritoak izan arren, ezin izan zuten irabazi Iriarte eta Erburu nafarren kontra. Honakoak izan dira emaitzak:
Lehen maila
- Salaberria – Huegun / Belarri – Seoane: 25-9.
- Arriaga – Garalde / Iriarte – Erburu: 19-25.
Bigarren maila
- Andueza – Rodriguez / Etxebeste – Etxebeste: 25-22.
- Arregi – Urreaga / Barbulo – Etxebeste: 25-18.
Hirugarren maila
- Arruabarrena – Arruabarrena / Carrera – Otxoa.