Etxeberria eta Leonetek Lazkaoren kontra jokatuko dute bihar finala
Gaztetxoen mailako Euskal Herriko kluben arteko ligako finala jokatuko dute Mungian, bihar goizean. Gaur, sei partida Madalensoron.
Oihan Etxeberriak eta Mikel Leonetek bihar jokatuko dute gaztetxoen mailako Euskal Herriko kluben arteko ligako finala. Partida Mungian (Bizkaia) izango da, 11:00etan hasita.
Binakako txapelketa horretako finala ez da Etxeberria eta Leonetek asteburu honetarako programatua zeukan final bakarra. Malerrekako txapelketako finala jokatzekoak ziren, baina Euskal Herrikoa hautatu dute.
Gainontzekoan, Oiarpeko pilotariek lau partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean. Guztira hamalau norgehiagokako kartelera dute Oiartzungo pilota elkartekoek.