Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Intxaurrondoak memoriaren fruitua emango du

Hilaren 19an ekitaldia egingo dute bigarren aldiz, Abaraxka ludotekak antolatuta, hildakoak gogorarazteko. Herritar guztiei zuzendutakoa da, eta proposamenak biltzen ari dira.

memoriaren intxaurrondoa Hilaren 19an intxaurrondoaren bueltan elkartuko dira berriro.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/03/04

Oiartzuarrek badute hildakoak gogorarazteko txokoa. Ibargain parkean dago, eta intxaurrondo batek sinbolizatzen du. Iazko martxoan landatu zuten, Abaraxka udal ludotekak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen enkargua jaso eta hari erantzunez. Aurten bigarren aldiz egin nahi dute ekitaldia.

Iazko ekitaldirako oiartzuarren proposamenak jaso zituzten. Abaraxkako Nekane Martiarenak gogorarazi duenez, herritarren erabakiz landatu zuten intxaurrondo ernamuina Ibargainen, eta oiartzuar batek Agur jaunak jo zuen eskusoinuarekin. Lur Kortak ipuinak kontatu zituen, herritarrek proposatuta.

Orain bide berbera hartu dutela jakinarazi du Martiarenak. «Urtebete pasatu da ordutik, eta pentsatu dugu gauza bera egin behar dugula. Aurten ere bai pentsatu dugu jendearen ideiak biltzea». Hilaren 10era are ideiak jasoko dituzte (ikus galdetegia hemen). Hainbat galderari erantzun beharko diote: zer den ikusi nahi dutena, betetzen dutenek ere modu aktiboan parte hartu nahi duten, zerbait eskaini nahi duten, edo zein musika entzun nahi duten besteak beste.

«Gure helburua da urtero horrelako zerbait egitea, gure hilak oroitzea, modu alai, goxo eta xume batez. Bakoitzak gure dolua, eta heriotzaren prozesua modu diferente batean bizi dugu», nabarmendu du.

Horretarako, herritarren parte hartzea sustatu nahi dute, eta proiektua ludotekaren komunitatetik harago zabaldu. «Intxaurrondoarena ez da Abaraxkako haur eta gurasoena bakarrik. Abaraxka herriaren parte da, eta garrantzitsua da herriarekin bat egitea». Iaz jende «oso ezberdina» batu zela gogorarazi du Martiarenak.

Intxaurrondoa, ongi zainduta
Intxaurrondo bisitatzea ez da urteko egun batera mugatuko. Uztaileko udalekuetan parkera joan ziren, eta ikasturteak irauten duen bitartean, ludotekako haurrekin txango txikiak egin dituzte, eta egingo dituzte.

Hilaren 19koa deialdi irekia denez, herritarrak animatu dituzte «elkarrekin, giro goxo batean eta komunitatean» hildakoak gogoraraztea. Memoriaren intxaurrondoaren fruituak ustelduko ez direlako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.