Errenteriarrek bat egin dute Ukrainako herriarekin
Atzo arratsaldean 'Gerrarik ez. Ukrainarekin elkartasuna. Blokerik ez' leloari jarraiki elkartu ziren dozenaka herritar.
Atzo Errenteria-Oreretan Ukrainaren kontrako gerraren aurka deituta zegoen kontzentrazioak 200 pertsona inguru bildu zituen. Euriari aurre eginez, bertaratutakoak Gamon Zumardiko kioskotik Herriko Plazara mugitu ziren kontzentrazioa burutzeko. Elkarretaratzeak 30 minutuko iraun zituen.
Behin udaletxeko arkupetan, gerraren aurkako eta Ukrainaren aldeko mezuak zabaldu zituzten bertaratutakoek. Kontzentrazioa bukatu baino lehenago, ukrainar talde batek hitza hartu zuen, errenteriarrei eskerrak emateko adierazten ari diren elkartasunagatik.
Antolatzaileek gogoarazi zuten gaur ere kontzentrazioa egongo dela Donostiako Bulebarrean 19:00etan, eta jendea parte hartzera animatu zuten.

