Ertzaintzak gazte bat atxilotu du lesio-delitu bat leporatuta
Atxilotutakoak ustez edalontzi batekin jo zuen aurpegian beste gazte bat.
Gertakaria igandean eman zen, goizaldeko lauak aldera. Ertzaintza eta Udaltzaingoa liskarra egon zen lekura heldu zirenean aurpegian zauria zuen gazte bat topatu zuten. Hainbat pertsonek emandako informazioaren arabera, beste gazte batek aurpegian jo zuen biktima kristalezko edalontzi batekin. Ertzaintzak lokal batean atzeman zuen erasotzailea, eta kanpora aterarazi zuten.
Gazteak liskarran parte hartu, eta horretarako kristalezko edalontzia erabili zuela aitortu zuen. Agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten eta dagoeneko Donostiako Epaitegira eraman dute. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du.