Ipar Martxak antolatuko ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak
Lehenengo hitzordua larunbat honetan izango da, martxoak 12. Donostiako Udaletxetik abiatuko dira 9:00etan.
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak Ipar Martxak proiektua abian jarri du. Hileroko jarduera izango da, eta martxa nordikoaren teknika erabiliz egingo dira. Hori dela eta, makila espezifikoak eramatea beharrezkoa izango da. Irteera-puntura iristeko eta bueltatzeko garraio publikoa erabiliko da.
Lehenengo proiektua Donostiako Itzulia izango da, eta lau etapatan burutuko dituzte. Lehendabizikoa larunbat honetan izango da. Donostiako udaletxea-Igeldo-Añorga izango da egin beharreko ibilbidea. Goizeko 9:00etan ezarri dute hitzordua larunbaterako, Donostiako udaletxean.
Izena emateko epea zabalik dago, eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Izena eman nahi dutenek Urdaburuko lokalean egin ahal izango dute, idazkaritzan aurrez-aurre edo telefonoz (ordutegia: 19:00etatik 21:00etara asteartetan eta ostegunetan). Hemen klik eginez badago izena emateko aukera.
Gainontzeko etapak apirilaren 2an, maiatzaren 7an eta ekainaren 7an izango dira.