Klimaren eta Energia Iraunkorraren planaren emaitzak, Merkatuzarren
Aurkezpena martxoaren 9an izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean.
Errenteriako Udalak Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko ekintza-plana aurkeztuko du. Bide ezberdinen bitartez jasotako ekarpenak aztertu ondoren osatu du plana Errenteriako Udalak.
Plana Gobernu Batzordean aurkeztuko da, baina lehenago herritarrekin eta herri-eragileekin partekatu nahi da, prozesuaren emaitzak gizarteratzeko asmoarekin.
Errenteriako Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona guztiei, eta aurkezpenera joateko deia egiten die. Aurkezpena martxoaren 9an izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, Merkatuzarren.