Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean
Behar Zana eta Zubieta 3 taldeek jokatuko dute Gipuzkoako finala, Madalensoro pilotalekuan, 18:00etan hasita.
Gipuzkoako Joko Garbiko denboraldiko finala jokatuko Behar Zana eta Zubieta 3 taldeek, datorren larunbatean, hilak 12. Madalensoron izango da partida.
Behar Zana Villabonako taldeko Jon Ander Artola eta Fredo Karrikaburu, eta Zubieta 3 taldeko Josu eta Joseba Aizpurua arituko dira nor baino nor.
Behar Zana zuzenean sailkatu da finalera, eta zubietarrek kanporaketa jokatu behar izan zuten Txosten kontra. Oiartzuarrak 40-31 garaitu zituzten pasa den asteburuan.