Udaberriak Oiartzungo produktuak ekarriko ditu
Herriko ekoizleek merkatua egingo dute hilaren 26an. HemenGuk-en aterkipean egingo duten hirugarrena izango da.
Ekoizleek eta udaleko ordezkariek atzo aurkeztu zuten HemenGuken udaberriko azoka. Oiartzungo ekoizleek beraien produktuak erakutsi eta saltzeko azoka antolatu dute hilaren 26rako. HemenGuk-en aterkipean egingo duten hirugarrena izango da.
Udaberriko azoka kontzejupean izango da, 10:00etatik 13:30era. Ekoizleekin batera, herriko artisauak ere azokan izango dira oraingo honetan.
21 ekoizlek hartuko dute parte azoka horretan. Askotariko produktuak aurkituko dituzte berara hurbiltzen direnek: txakolina; eztia; barazkiak; ogia; sagardoa; gazta; ahatekiak; garagardoa; kombucha; goxoak; arrautzak; pasta; artisautza produktuak; liburuak eta mahai-jolasak.
HemenGuk Oiartzungo ekoizleen sarea da, eta helburua da herriko ekoizleek egiten dutena erakustea. Horrez gain, produktuen salmenta zuzena sustatu nahi dute, baita ere euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea.
Modu horretan, bertako produktuak aintzatesten dira, eta ekonomia zirkularra martxan jarri.
Honakoak izango dira HemenGuk udaberriko azoka horretan parte hartuko dutenak:
- Aldako txakolina.
- Aaron larrugintza.
- Ane Narbarte artisautza.
- Arabolaza eztigintza.
- Arraztalo elkartea.
- Artexaniak artisautza.
- Elika kooperatiba.
- Gezamina elkartea.
- 1545 argitaletxea.
- Itsaso amets harrapariak.
- Larremotx gaztagintza.
- LeiLei makramea.
- Lekungarai gaztagintza.
- Loregorri oihalezko konpresak eta poltsak.
- Momotegi ahatekiak.
- Mucha kombucha.
- Ogiaren maitaleak.
- Pagoa garagardoa.
- Papurrak ogia eta goxoak.
- Peluzahar arrautzak.
- Zituene pasta.
