Hizkuntza eta naturaren arteko harremana azaltzeko txangoa egingo dute Oielekun
Luis Mari Zaldua Etxabe euskalariak gidatuko du ibilaldia, hilaren 26an. Hizkuntzak eta izadiak duten harremana azalduko die animatzen direnei.
Oieleku inguruko paisaiei buruz arituko dira. Gipuzkoako Parketxe Sareak ibilbide gidatua antolatu hilaren 26rako, larunbata. Izadiaren eta euskararen arteko harremana islatu nahi dute, pertsonen eta naturaren elkarrekikotasuna aspaldikoa dela islatzeko.
Azaldu dutenez, euskararen eta naturaren arteko harremanaren lekuko dira —beteak beste— tokien izenak nahiz klimak eta urtaroen gorabeherek izaki bizidunetan duten eragina adierazten duten esaera zaharrak.
Horiek guztiak azaltzeko asmoz, Luis Mari Zaldua Etxabe euskalariak ibilbide gidatua egingo du Oieleku inguruan.
Hainbat gai landuko dituzte: paisaiaren xehetasunak, lekuen deizioak, landareen izenak, urtaroei buruzko esaerak, koloreen ñabardurak, ahozko tradizioa, gizakiaren urratsa…
Ingurumenarekiko errespetuaz gain, naturaren “erabilgarritasuna” aintzatetsi nahi dute, nekazari eta abeltzainek jakintza hori nola erabili duten erakutsiz.
Kausoko aparkalekuan geratuko dira, 10:00etan. Txangoak hiru ordu inguru iraungo ditu, eta 5 euroko prezioa izango du. Aldez aurretik eman beharko da izena, e-posta bidez mailto:arditurri@gipuzkoanatura.eus edo telefonoz deituta (943 49 50 69).
