Alaiarten bidegorriko mosaikoa kaltetu dutela salatu dute
Bidegorriko Altzibarko komun publikoetan dagoen artelana margotu dute, gainetik. Ludotekako haurrekin batera osatu zuten horma irudia.
Pasa den urteko udaberriko oporraldian, Alaiartek eta Abaraxka ludotekako haurrek mural bat osatu zuten, elkarlanean. Altzibarren parean dauden bidegorriko komunetan egin zuten horma-irudia, eta Zaindu gure bazterrak izena jarri zioten.
Norbaitek, baina, izenburuari arretarik ez egin eta mural hori kaltetu du, udalak bere sare sozialen bitartez salatu duenez.