Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Esteban Muruetagoiena medikua zenari aitortza egingo dio udalak

Hilaren 26an izango da ekitaldi instituzionala, bi udal taldeek adostuta. Tortura hizpide izango duten beste bi ekitaldi ere antolatu dituzte.

esteban muruetagoiena aitortza Mahaian, Jexux Leonet alkatea (EHBildu) eta Janire Mitxelena (EAJko zinegotzia) Goian, zutik, Eneritz Arbelaitz alkateordea (EHBildu), Rafael Bergaretxe (EAJko zinegotzia) eta Iñaki Arbelaitz (EAJko zinegotzia).
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/03/09

1936tik gaur egun arte Oiartzunen egon diren giza eskubideen urraketen lanketa egiten ari da udala, ordezkaritza duten bi taldeek adostuta.

2020ko azaroan Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena sinatu zuten, eta hainbat ekitaldi egin dituzte orain arte, hala nola bizikidetzari buruzkoa edo Bigarren Mundu Gerran deportatu zuten Maddi Sansberro gogorarazi zuena.

Bidea egiten ari dira, oiartzuarrek pairatutako edo Oiartzunen gertatu diren urraketa guztiak jasotzeko asmoz. Oraingoan, torturaren gaia jorratuko dute.

Jexux Leonet alkateak azaldu du: “Testuinguru honetan Tamara Muruetagoiena, Esteban Muruetagoienaren alaba, Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri zen bere aitaren heriotzaren 40. urteurrena zela eta”. Hilaren 29an beteko dira lau hamarkada Muruetagoiena hil zela, Guardia Zibilaren eskuetan hamar egun inkomunikatuta egon ondoren. Askatu eta hiru egunera hil zen, tortura aztarna nabarmenekin.

Modu horretan, Leonetek adierazi du udalak Oiartzungo medikua izan zenari gertatutakoa ikertzearen, ezagutzearen eta aitortzearen beharrekin bat egin duela. “Eta [udalak] aukera hau baliatu nahi izan du Esteban Muruetagoienari dagokion aitortza instituzionala egiteaz gain, Oiartzungo herriari zuzenduriko ekitaldi zikloa antolatzeko”.

Helburuak

Tortura ardatz izango duten ekitaldi zikloa antolatzerakoan, eta Tamara Muruetagoienarekin sortutako elkarlana baliatuz, udalak hainbat helburu finkatu ditu.

Leonetek zerrendatu ditu helburuak. “Biktima guztiei trataera berdina zor diegun neurrian, oraindik aitortu gabeko biktimak ikusaraztea”, esan du. Horrez gain, Muruetagoienaren heriotzaren inguruko gertakariak kontuan hartuta, torturaren errealitateari ahotsa eman nahi diote.

Aranzadik tortura-testigantzak jasotzeko abiatutako lanari ere “bultzada” eman diote, “egia zabala ezagutzeko testigantzek duten garrantzia adieraziz”. Azkenik, herriko biktimak aitortzeko jada irekitako bideari jarraipena ematea.

Egitaraua

Helburu horiek zehaztuta osatu dute egitaraua. “Egitaraua bere osotasunean ulertzen dugu, giza eskubideen urraketen begirada zabaletik abiatuz, Esteban Muruetagoienaren kasuari bere tokia eman, hortik torturaren errealitatea sakonki begiratu eta Esteban Muruetagoienaren aitortza ekitaldiarekin bukatuz”, esan du alkateak.

Antolatutako egitarauarekin zehaztutako helburuak betetzen saiatuko dira ordezkaritza duten bi alderdi politiko

Lehenengo bi ekitaldiak udaletxeko pleno aretoan izango dira, eta hirugarrena ere bai, eguraldi kaskarra egingo balu. Bestela, Arizmendieneko lorategian izango da.

Hilak 24, osteguna, 19:00etan

  • Giza eskubideen urraketen testigantzak hitzaldia. Parte hartzaileak: Javi Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria eta Tamara Muruetagoienaren lekukotza, Jonathan Martinez kazetariaren laguntzarekin.

Hilak 25, ostirala, 18:00etan

  • Aitortu gabeko biktimak. Torturaren errealitatea hitzaldia. Hizlariak: Olatz Barrenetxea, psikologo klinikoa;
    Paco Etxeberria, mediku forentsea; eta Laura Pego, Zuzenbidean doktorea  eta IVAC/EKI-ko ikerlaria. Moderatzaile lanetan Olatz Retegi antropologo eta ikerlaria arituko da.

Hilak 26, larunbata, 13:00etan

  • Esteban Muruetagoiena giza eskubideen urraketen biktimari aitortza ekitaldi instituzionala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.