'Geuretik sortuak'-en aterpean sortutako liburua aurkeztuko dute hilaren 15ean
Udalbiltzaren egitasmoan parte hartu duten hamasei idazleen 'Hamazazpigarrenean agidanez' liburua aurkeztuko du Mattin komikilariak.
Geuretik sortuak egitasmoaren barruko arlo literarioaren aurkezpena egingo dute datorren asteartean, hilak 15. Euskal Herri osoko hamasei idazlek ekarpena egin dute Hamazazpigarrenean aidanez bi aleko bildumari. Horietako batek aurkeztuko du Oiartzunen, Iñaki Martiarena Mattin komikigileak, zehazki.
Udalbiltzaren kultur mezenasgo egitasmoan parte hartu duten udalerri guztietan ari dira aurkezten. Oiartzunen txanda datorren asteartean izango da; udaletxeko pleno aretoan aurkeztuko dute, 18:00etan hasita.
Mattinek Geuretik sortuak egonaldi literarioa Araitz, Betelu eta Larraunen (Nafarroa) egin zuen. Mattinenarekin batera, idazle hauen lanak jasotzen ditu bildumak: Ugaitz Agirre; Maialen Akizu; Garazi Albizua; Bertol Arrieta; Yolanda Arrieta; Itxaro Borda; Peru Calabaza; Iban Garro; Edorta Jimenez; Danel Lauzirika; Nefer Olaizola; Maitane Perez; Sarai Robles; Fito Rodriguez eta Nahia Zubeldia.
Aurkezpen egunean bi liburu banatuko ditu udalak. Udalaren Twitter kontuaren bidez parte har daiteke.