'Joan-etorriak' kanpaina Errenteria-Oreretako kaleetan
Garraio publikoaren erabilera sustatzea da kanpainaren helburu nagusia.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintzaritzaren ‘Joan-etorriak’ kanpaina Errenteria-Oreretara helduko da larunbatean. Garraio publikoan bidaiatzeak dituen abantaila eta onurak balioan jarri nahi dituzte kanpaina honekin.
Lehenengo larrialdi-egoerararen eta itxialdiaren ondoren, mugak malgutzearekin batera, Gipuzkoako garraio publikoak ohiko erabiltzaileen %70 berreskuratu zuen. Oraindik beldurra duten herritarrengana zuzendua dago aipatutako kanpaina.
Herritarrak garraio publikora bueltatzea da helburu nagusia. Horretarako, kalitatezko zerbitzu segurua dela, eta gipuzkoarron ongizatean eragin zuzena duela azpimarratzen du kanpainak.
Honekin batera, agertoki ibiltaria sortu dute, gipuzkoarrek aukeratzen duten mugikortasun ereduaz pentsatzera eramaten dituena. Larunbat honetan, martxoak 12, Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian egongo da, 10:00etatik 19:00etara arte.