Jonny Greenwooden zikloaren hirugarren saioa Niessen-en
Zikloaren amaiera 'En realidad nunca estuviste aquí' lanarekin itxiko dute.
Jonny Greenwooden harira antolatutako zikloari amaiera emango diote martxoaren 15ean, asteartean, arratsaldeko 19:30ean Errenteria-Oreretako Niessen zinema-aretoetan.
Lehenengo saioan El hilo invisible, eta bigarrenean El poder del perro emititu ostean, hirugarren saioarekin borobildu nahi dute zikloa. Egun horretan En realidad nunca estuviste aquí emitituko dute.
Sarrerak lortzeko hiru modu izango dira. Batetik, hemen klik eginez, bestetik, Lekuona Fabrikan aurrez aurre, eta azkenik, Niessen Kulturguneko leihatilan saioaren ordu bat baino lehen.