Madalenak antolatzen hasiko dira

Aurtengo jaiak prestatzen hasteko, Oaingoz Hau plataformak asanblada ireki bat antolatu du apirilaren 3rako.

Madalenak prestatzen hasiko dira. 2018ko Kuadrila Eguna.

Pandemiak etendako azken bi Madalenen ondoren, aurtengoak antolatzen hasiko da Oaingoz Hau plataforma. Horretarako, jaiak prestatzeko asmoz, asanblada ireki bat antolatu dute apirilaren 3rako, igandea, 17:00etan, Reina Aretoan. Lehen asanblada horretara jendea bertaratzea animatu dute, bakoitzak bere ekarpenak egin ahal izateko. Asanbladaren ondoren merienda egongo dela zehaztu dute plataformatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.