Datorren asteazkenean odola ematera deitu dituzte antxotarrak

Elkartasun saioa, ohi bezala, barrutiko kultur etxean egingo dute. 16:30ean hasiko da eta 20:15ean hartuko dituzte azken boluntarioak.

Pasai Antxoko Kultur Etxean hileroko odola emateko saioa egingo dute datorren asteazkenean, hilak 16, 16:30etik aurrera. Azken boluntarioak 20:15a aldera hartuko dituzte.
 
Elkartasun saioaren arduradunek saiakerarekin bat egitera deitu dituzte oraindik odol emaile ez direnak; 18 urtetik gorako gazteak, bereziki. Otsaileko saioan 39 poltsa jaso zituzten, horietako hiru emaile berrienak izanik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.