'Oiartzun' urtekarirako lanak bidaltzeko epea hasi da
Maiatzaren 1a izango da aurtengo urtekarirako lanak bidaltzeko epea. Lanek bi orrialde eta bi argazki izango dituzte gehienez.
Oiartzun 2022 urtekaria osatzen hasi da, buru belarri, hura lantzeko ardura duen batzordea. Idazlanak bidaltzeko deia egin diete herritarrei.
Epea zabaldu dutela jakinarazi du batzordeak. Maiatzaren lehen eguna izango da epemuga. Egun hori baino beranduago iristen diren lanak ez dituzte argitaratuko.
Lanek bi orrialde eta bi argazki izango dituzte gehienez. E-posta bidez bidali beharko dira, Kultura Sailaren helbidera.