Onintza Etxebeste Lirasek 'Baserri hedatua' aurkeztuko du hilaren 18an
Bere tesian oinarritutako liburua argitaratuko du oiartzuarrak, Kutxa Fundazioaren eskutik. Tabakaleran aurkeztuko du baserria oinarri duen lana.
Onintza Etxebeste Liras oiartzuarrak baserriari buruzko tesia landu du, diziplina-artekoa. Lan mardul horri guraizeak sartu dizkio, eta liburua sortu du.
Baserri hedatua aurkeztuko du hurrengo ostiralean (hilak 18), Donostiako Tabakaleran. Izan ere, Kutxa Fundazioarekin argitaratu du liburua. Egiako eraikinaren laugarren solairuko Kutxa Kultur Plazan izango da aurkezpen ekitaldia, 18:00etan hasita. Fundazioak hurbiltzen den orori liburua oparituko dio.
Baserria du oinarri bere tesiak eta orain baita ere liburu denak. Baserriak identitatea eraikitzeko izan duen sinbolismoa aztertzetik harago, teorikoki aztertu eta artistikoki esperimentatu ditu oiartzuarrak. Etnografia, soziologia eta beste hainbat diziplinaren luparekin begiratu du baserria, esperientzia pertsonaletik abiatuta.
Etxebestek tesiaren nondik norakoak azaldu zituen iaz, Hitzari emandako elkarrizketan [sakontzeko, egin klik hemen].