Pala txapelketako ligaxkaren azken aurreko jardunaldia jokatuko dute
Hainbat norgehiagoka jokatu dituzte pasa den asteburuan. Susperregi eta Hernandez oiartzuarrek sailkapena lortu dute.
Bi asteburu besterik ez dira falta Giriziaren Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren ligaxka fasea bukatzeko. Asteburu honetan zortzi partida jokatuko dituzte [hemen kontsula daiteke kartelera]. Hori gizonen txapelketari dagokionez. Izan ere, emakumeena datorren asteburuan hasiko da.
Pasa den asteburuan zortzi partida jokatu dituzte. Horietako batean parte hartu dute oiartzuarrek. Susperregi eta Hernandezek beren partida irabazi dute, eta kanporaketa faserako txartela lortu dute modu horretan.
Gainontzeko partiden dagokienez, luze eta orekatuak izan ziren gehienak. Honakoak dira emaitzak:
Lehen Maila
- Albisu — Goñi / Aizpuru — Epelde: 19-25.
- Loidi — Goñi / Txoperena — Ormaetxea: 25-19.
- Arrizabalaga — Lizarralde / Aroztegi — Zumeta: 25-11.
Bigarren Maila
- Arana — Gomez / Urdangarin — Zubiarrain: 24-25.
- Martija — Matxain / Lizaso — Aldalur: 20-25.
- Zurutuza — Manterola ⁄ Barinagarrementeria — Berasaluze: 25-23.
Hirugarren Maila
- Tejedor — Urdalleta / Hernandez — Susperregi: 15-25.
- Vicente — Arizabalo / Etxeberria — Etxeberria: 11-25.