Ateak irekiak Oiartzon, martxoaren 17an
Aldez aurretik webgunearen bitartez izena ematea beharrezkoa da.
![Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioak eta Orereta Ikastolak jaso dute ziurtagiri gorena.](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/12/Oiartzo_Batxilergo_Ikastol.jpg)
Oiartzo Ikastolak ate irekiak antolatu ditu martxoaren 17rako. Batxilergoko-ikasketak egin nahi dituzten pertsonentzako saioa da, eta 17:30etatik aurrera emango zaio hasiera. Ikastola ezagutzea eta zalantzak argitzea da saioaren helburu nagusia. Aurrematrikula-epea martxoaren 28an irekiko da, eta apirilaren 8ra arte luzatuko da.
Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, hemen klik eginez.
Oiartzok Batxilergoko hiru modalitate nagusiak eskaintzen ditu: Giza Zientzietakoa, Gizarte Zientzietakoa eta Zientzietakoa.