Ukrainarrentzako janaria eta baliabideak jasoko dituzte
Bilketarako gunea udaletxeko arkupetan egongo da, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara.
Ukrainako pertsonentzako laguntzaren jasoketa errazteko asmoz, gune berezia egongo da udaletxeko arkupeetan. Elikagaiak eta bestelako baliabideak jasoko dira bertan astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara.
Elikagaiei dagokionez, haurren janaria eta kozinatu behar ez den janaria ematea eskatzen da. Hortaz aparte, kristalezko ontzirik ez dela onartuko adierazi dute. Bestetik, gainontzeko baliabideei dagokionez pixoihalak, haurrentzako toallatxo hezeak, lo zakuak, esterillak eta botikak ematea eskatzen dute. Arroparik ez dela onartuko jakinarazi dute.