Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ibilbideak aitortu dituzten Mariasun Landa sariak banatu dituzte

Goiatz Labandibar eta Eli Etxabeguren izan dira irabazleak, baina Maria Jesus Aranburuk aitortza jaso du ere.

Goiatz Labandibar Arbelaitz eta Maria Jesus Aranburu Arbelaitz.
Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2022/03/12

Hirian historia egin duten –eta egiten dabiltzan– Errenteria-Oreretako emakumeak aitortzen dituen idazlanen XIII. Mariasun Landa sarien banaketa egin dute gaur goizean Emakumeen Etxean. Bereziki, emandako urratsak aitortu nahi dituzte, eta lortu dutela uste du Berdintasun Sailak.

Urtero lez, bi sari banatu dituzte; batetik, ‘Emakumezkoen begirada’ izenekoa, eta bestetik Emakumeei begirada. Lehena Eli Etxabeguren Aranzabalek irabazi du, Maika Tameronen ibilbidea paperera eramateagatik. Bigarrena, aldiz, Goiatz Labandibar Arbelaitzek, Aizateko sasi eskola eta bertan irakasle izandako Maria Jesus Aranburu Arbelaitzen historia berreskuratzeagatik.

Tameron, Galiziatik etorritako familia batean hazi zen, eta Errenterian bizi zela, haur parke baten beharra izan zen kaleratu zuen lehen aldarria. Hurrengo urratsa, barrura begira egin zuen, eta euskara bereganatu zuen.

Ondoren, ezaguna egin zion borrokan hasi zen: arraunean. Hibaika Arraun Elkartean sartu zen, eta guztiz eraldatu zuen arraunaren ikuspegia. Herrian arraunarekiko grina piztu zuen, eta emakumeei tokia emateko bidean oinarriak ezarri. Ildo horretan, Emakumezkoen traineru elkartea sortu zuen ere. Tameronen hitzak ekarri dituzte gaurko saiora: “Badira gure desirak ez betetzea baino zerbait okerragoa, desiratzeari uztea”.

Etxabegurenek ezin izan du bertaratu, eta bere amak saria jaso duen arren, bideo baten bidez eskertu egin du garaikurra. Bere familia, lagun eta ingurukoei esker bereziak eman dizkie: “Bidelagunik gabe prozesu horiek ez ziren bizi ditudan bezain kolektiboak izango”. Etxabegurenek emozioetatik idazten hasteko prozesua martxan jarri zuela azaldu du, eta sari hauek horretan lagundu diotela aitortu du.

Bigarrenik, Aizate baserriko sasi eskolako sasi-maistrak eta sasi-eskolak izan ditu hizpide Labandibarrek bere kontakizunean. Sari banaketa hunkigarria izan da, Aranburu eta Labandibarrekin batera, Aranbururen hiru ikasle joan direlako. Garai hartako egunerokotasuneko zertzelada batzuk emateko probestu dute aukera.

Aranburuk azaldu du bertan lanean hasi zenean jakitun zela haiena ez zela beste eskolak bezalakoa. Labandibarrek egindako ikerketak “eskola nolakoa zen gehiago ikasteko gogoa piztu” diola adierazi du irakasle izandakoak, eta lehen momentutik informazioa erantsi nahi izan du: sasi-eskolako ikasleak zetozen 24 baserriak zerrendatu ditu.

Goiatz Labandibar, Mariasun Landa, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Aranbururen bi ikasle, Maria Jesus Aranburu, eta bere beste ikasle bat.

Eli Etxabegurenen ama, Aizpea Otaegi alkatea, Mariasun Landa, Goiatz Labandibar eta Maria Jesus Aranburu.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.