Oiartzungo bost bikotek lortu dute pala txapelketako kanporaketetarako txartela
Ligaxka fasea bukatuta, kanporaketak hasiko dira datorren asteburuan. Emakumeen txapelketa ere asteburuan hasiko da, hamabi bikoterekin.
Euskal Herriko Pala Txapelketako Irekiko gizonen ligaxka fasea asteburu honetan bukatu da. Kanporaketetan nortzuk arituko diren finkatu da horrela.
Hirugarren Mailan, Oiartzungo bost bikotek lortu dute hurrengo faserako txartela, asteburuan Arruabarrena anaiek euren partida erraz irabazita. Beraiez gain, honakoak izango dira kanporaketetan: Markos eta Bereziartua; Arizmendi eta Arbelaitz; Hernandez eta Susperregi; eta Mitxelena eta Asteasuainzarra. Lehen eta bigarren mailetan ez da sailkaturik egon. Datorren asteburuan hasiko dira kanporaketa horiek.
Emakumeen ligaxka ere bai asteburu honetan hasiko da. Oraindik zifra zehatza ez dakite antolatzaileek. Izan ere, bikoteetako baten partaideak arazo fisikoak baititu. Jokatzeko prest baldin badaude, hamabi izango dira parte hartuko duten bikoteak.
Lehen Maila
- Loidi —Goñi / Aroztegi — Zumeta: 25-19.
- Inda — Gamio / Belarri — Seoane: 25-22.
- Antxordoki — Martikorena / Aizpuru — Epelde: 15-25.
Bigarren Maila
- Begiristain — Arteaga / Garbisu — Mitxelena: 14-25.
- Arana — Gomez / Luixa — Etxeberria: 19-25.
Hirugarren Maila
- Zendoia — Ruiz / Landa — Zubiri: 25-17.
- Alkorta — Ostolaza ⁄ Arruabarrena —Arruabarrena: 12-25.