Irisgarritasuna lortzeko lanak Galtzaraborda Etorbidean
36-52 zenbakietako atariak irisgarri egiteko lanak hurrengo astean hasiko dira.
Galtzaraborda etorbidean egingo ditu irisgarritasuna hobetzeko lanak. Argazkia: Herri Bizia 26-52 atarietan irisgarritasuna lortzeko lanak hurrengo astelehenean, martxoaren 21ean, hastea aurreikusten du Errenteriako Udalak. Eskaileren ordezko ibilbide irisgarria lortzeko asmoarekin lau arrapala eraikiko dira. Obrek hiru hilabeteko iraupena, eta ia 150.000 euroko aurrekontua izango dute.
